Monday, July 19, 2010

etxegiroan.com, liburuak entzuteko ataria


testua: etxegiroan.com

"Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan. 
Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu, musikaz batera. 
Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu".


Tuesday, June 22, 2010

Jose Saramago · Lisboako setioaren historia [1999]

· testua: armiarma.com/emailuok

Lisboako Setioaren Historia Jon Alonsok itzulirik argitaratu zen 1999an, Jose Saramagok idatzitako nobelen artean euskaraz daukagun bakarra. Eleberriko protagonista Raimundo Silva da, argitaletxe batean lan egiten duen zuzentzailea; liburu baten frogak aztertzen ari delarik, bere kabuz bai hitzaren ordez ez hitza paratzeko tentazioa piztu zaio, gisa horretan historia idatziaren zentzua aldatzearren.

· Saramagoren heriotzaren inguruko albistea, Berria egunkarian [2010-06-19]

·  liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [674 kB]. [1,29 Mb]

· iturria: armiarma.com/unibertsala/saramago

Monday, April 12, 2010

Lorea Agirre · Gezurra ari du [2003]


Gaur, akusatuak absolbitu ondoren, inoiz baino lazgarriagoa egiten da Lorea Agirreren liburua gainbegiratzea, irakurtzea, argazkiak begiratzea. Gogorra. Hunkigarria. Latza.

Euskaldunon Egunkaria itxi eta ondorengo hamabost egunetako kronika bildu zuen Lorea Agirrek liburu honetan. Hitzaurrea Joxe Azurmendi filosofoak idatzi zuen. Hitzatzea, berriz, artean preso jarraitzen zuen Iñaki Uriak. Liburua bederatzi argitaletxek plazaratu zuten, elkartasuna adierazi asmoz.

· hemen jaitsi daiteke liburua, PDFan [26 Mb]

[eskuineko zutabean dago horretarako aukera, liburuaren azalaren gainean klik eginda]



Monday, March 22, 2010

Imanol Murua Uria · Palestina zauritua [1998]


· testua: Jose Jabier Fernandez [Egunkaria, 1999-01-16 ]

"Gatazka bera erakusteaz gain, gatazkaren barruan murgildurik dauden alderdi guztiekin egoten saiatu da, bai alde batean bai bestean egunero egoera hori sofritzen duen herriarekin. Liburuak horren guztiaren kronika biltzen du. Imanol Murua Uriak trebezia handia erakutsi du ikusi eta sentitzen duena irakurleari azaltzeko. Gehienetan, gauzak kontatu baino gehiago, istorioak, eta historia, argi eta garbi adierazi baino gehiago, zeharka azaltzen digu".

· iturria: susa-literatura.com/emailuak/palestina

·  liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [674 kB].

· liburua erosi.



Wednesday, February 24, 2010

Oier Guillan · Munduko jakintsurik tontoena [2009]

· testua: Asier [batbada kidea]

"Iñaxito Albisu Errenterian jaio zen 36ko Gerra baino lehen. Iñaxito Albisuk egin dituenak ezin dira etxe partikular batean egin. Iñaxito Albisuk ez dizu sekula erantzungo uste zenuen bezala. Batez ere, 'egoki eta zuzen' bada zure leloa.

Iñaxito Albisu orain eta hemen zergatik aipatzen dudan? Haren bizitzako pasarteak moldatu dituelako 'Munduko jakintsurik tontoena' antzezlana ontzeko Oier Guillan idazleak. Hortaz, Peru-txiki protagonista da Iñaxito, eta hura elkarrizketatzera doan kazetaria izango ginateke guztiok. 

Hasiko gara hura ezagutzen, harrituko gara erantzunekin, ernegaraziko gaitu batetik bestera doan adimenarekin, barre eta negar egin dezakegu jakintsurik tontoenaren munduan. Jasoko ditu egilearen irudimen bizkor eta mugagabeak protagonistak esan zituenak, asmatu zituenak, baita esango lituzkeenak ere. Eta biak, bai Oier bai Iñaxito, ezagutzen dituen honek, aitortzen du autoreak fideltasunez errespetatu duela protagonistaren biografia eta bere egin dituela haren egia gezurrezkoak. Elkarrizketa ezinezko eta oparo honetan, taula gainean baino bizitzaren antzokian jokatu behar den lan honetan, badago zer ikasi. Eskerrak ematea besterik ez da geratzen, eskutan hartzea Maria de Bernardok eginiko artista-liburua, guztion hatz mamiek Mkelazulon dagoen liburuaren azal epeleko tolesdurak miatu diatzela.

· iturria: batbada.blogspot.com

· liburua PDF, ePUB eta beste zenbait formatutan jaitsi.

Monday, February 22, 2010

Karl Marx · Idazlan hautatuak [2004]

· euskaratzailea: Xabier Mendiguren Bereziartu

"Karl Marx da eragimen handieneko pentsalaria garai modernoan. Izan ere, aurrerago jo eta defenda daiteke, zenbaki soilak hartuta, Marxen ideiek inpaktu handiagoa eta jende gehiagorengan izan dutela historiako beste inorenak baino, Jesus, Buda eta Mahoma haren arerio hurbilekoenak direla. Hala ere, gehienek gaur egun esango lukete marxismoaren aldia amaitu dela, Marxen ideien faltsutasuna enpirikoki frogatua dela eta moralki porrot egin dutela, eta badela garaia Marxen eraginaren hondarrak garbitu eta 'historiaren trasteleku'ra botatzeko. Baieztapen horiek egia badira, orduan Marxen idazki filosofiakoak gaur egun bitxikeria historiko bezala bakarrik azter daiteke, Mendebaldeko pentsamenduaren baitan irteera gabeko kale baten atal bezala kontsideratuz. Horrelako ondorioa, jakina, zerbait esatearren presazko eta goiztiarregia izango litzateke. Marxek pentsamenduaren munduari, geure burua eta gizartea ulertzeko dugun moduari, jakintzagai-bareitate zabal bateko ikuspegi eta arazo nagusiei egindako ondarea ez dago hain errazki baztertzerik. Mundu modernoa ulertzea ezinbestean atxikirik dago Marx ulertzearekin".

· iturria: klasikoak.com

· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [2,04 Mb].

Tuesday, February 16, 2010

Henry D. Thoreau · Desobedientzia zibila [2010]


· testua: Gorka Erostarbe, berria egunkaria.

"Gobernurik onena gutxien gobernatzen duena dela dioen leloa ezaguna da. Ezaguna da gurean, era berean, desobedientzia zibilia kontzeptua ere. Hain ezaguna ez dena lelo eta ideia horiek sortu zituen Henry David Thoreau idazle estatubatuarraren (1817-1862) Desobedientzi zibila izeneko testua da. Edu Lartzanguren Berriako kazetariak (Eibar, 1969) euskaratu berri du testua, eta Potxo Edizioak argitaletxearen bidez plazaratu du".

· liburuaren inguruko informazioa berria egunkarian [2010-02-16]

· euskaratzailea: Edu Lartzanguren

· sarrera: Markos Zapiain

· liburua sarean irakurri, entzun, PDF zein audioliburu formatuetan jaitsi, edota erosi, hemen: http://sites.google.com/site/desobedientziazibila/