"Iñaxito Albisu Errenterian jaio zen 36ko Gerra baino lehen. Iñaxito Albisuk egin dituenak ezin dira etxe partikular batean egin. Iñaxito Albisuk ez dizu sekula erantzungo uste zenuen bezala. Batez ere, 'egoki eta zuzen' bada zure leloa.
Hasiko gara hura ezagutzen, harrituko gara erantzunekin, ernegaraziko gaitu batetik bestera doan adimenarekin, barre eta negar egin dezakegu jakintsurik tontoenaren munduan. Jasoko ditu egilearen irudimen bizkor eta mugagabeak protagonistak esan zituenak, asmatu zituenak, baita esango lituzkeenak ere. Eta biak, bai Oier bai Iñaxito, ezagutzen dituen honek, aitortzen du autoreak fideltasunez errespetatu duela protagonistaren biografia eta bere egin dituela haren egia gezurrezkoak. Elkarrizketa ezinezko eta oparo honetan, taula gainean baino bizitzaren antzokian jokatu behar den lan honetan, badago zer ikasi. Eskerrak ematea besterik ez da geratzen, eskutan hartzea Maria de Bernardok eginiko artista-liburua, guztion hatz mamiek Mkelazulon dagoen liburuaren azal epeleko tolesdurak miatu diatzela.
· iturria: batbada.blogspot.com
· liburua PDF, ePUB eta beste zenbait formatutan jaitsi.