· testua: Martin Anso, Gara [2007-11-21].
"Txillardegi eta ziminoa saiakera bat da, baina Markos Zapiainen ibilbidea pixka bat ezagutzen duenak berehala igarriko duenez, ez da inolaz ere saiakera akademizista, literarioa baizik. Gai ezohikoa, ex zentrikoa hartu -animaliek eta batez ere ziminoek Txillardegiren liburuetan jokatzen duten rola- eta horren inguruan gogoeta egin du.
Orain dela 50 urte justu argitaratu zuen Txillardegik bere lehen ipuina, Orangutanen ugartea, eta hor azaldu zen lehen aldiz ondoren bere lanetan behin baino gehiagotan azaldu den kezka bat: gizakia zein puntutaraino bereizten den ziminoarengandik eta, oro har, gainerako animaliengandik. Kezka horren ondorioz-edo, bere liburuetan sufritzen ari diren animaliekiko erruki nabarmena erakutsi du beti donostiarrak".
· iturria: susa-literatura.com
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [408 kB].
No comments:
Post a Comment