Friday, January 29, 2010
J.D. Salinger · The Catcher in The Rye [1951]
· testua: eu.wikipedia.org
Zekale artean harrapaka (jatorrizko ingelerazko izenburuan The Catcher in the Rye) J.D. Salinger idazlearen eleberria da. 1951an Estatu Batuetan argitaratzeko garaian nerabeen kezka eta sexualitateari buruz modu zuzenean hitzegiteko era zuela eta, esames eta eztabaida ugari piztu zuen. Aditu askok XX. mendeko liburu esanguratsuenetakotzat jotzen dute.
Holden Caulfield pertsonaia nagusia nerabeen erresuminaren ikur bilakatu da. Lehen pertsonan idatzia, "Zekale artean harrapaka" idazlanak Holden gaztea Pencey Prepk bigarren mailako ikastetxetik kaleratu osteko New York hiriko bere bizipenak deskribatzen ditu.
Liburuaren izenburuak liburu berean agertzen den olerki baten aipamena da, "umeak amildegitik behera amiltzea" ekiditen duen "zekale artean harrapaka dabilen zaindari" bati buruz mintzo delarik.
· Herenegun hil zen J.D. Salinger, 91 urterekin. Juan Luis Zabalak sinatutako albistea, gaurko BERRIA egunkarian.
· Joxemari Iturralde: Ezkutatu da Salinger [BERRIA, 2010-01-29].
· liburua ingelesez PDF formatuan hemen edo hemen jaitsi [1,7 Mb].
· euskarazko liburua erosi: Zekale artean harrapaka.
Thursday, January 28, 2010
Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko [Igor Leturia]
Igor Leturiak e-gorblog blogean idatzitako artikulua:
Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren bitartean).
"Liburu elektronikoaren ideia asko gustatzen zait. Ez dut uste esan beharrik dagoenik teknozalea naizela, eta oso pisu gutxirekin irakurgai piloa gainean eraman ahal izatea aparta iruditzen zait. Baina horren atzean dauden enpresek (e-book irakurgailuen ekoizleak, liburudenda digitalak, argitaletxeak...) gaur egun eskaintzen dutena ez da batere erakargarria; alderantziz, ni guztiz atzera botatzen nau".
Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren bitartean).
"Liburu elektronikoaren ideia asko gustatzen zait. Ez dut uste esan beharrik dagoenik teknozalea naizela, eta oso pisu gutxirekin irakurgai piloa gainean eraman ahal izatea aparta iruditzen zait. Baina horren atzean dauden enpresek (e-book irakurgailuen ekoizleak, liburudenda digitalak, argitaletxeak...) gaur egun eskaintzen dutena ez da batere erakargarria; alderantziz, ni guztiz atzera botatzen nau".
Wednesday, January 27, 2010
Harkaitz Zubiri · Zakur kale [2007]
· testua: Gorka Erostarbe, Berria.
Euskal letren plazan Harkaitz Zubirik egin duen lehen agerraldia da Zakur kale. Hamar narrazio labur dira. Elkarren artean autonomoak diren hamar ipuin. 'Bakoitza bere aldetik irakur liteke problemarik gabe. Baina badute batasun bat ere»' Zubiriren beraren hitzetan. 'Orain eta hemen' kokaturiko ipuinak kontatu nahi zituen Zubirik. Alegia, istorio gehienak Donostian edo inguruetan kokaturik daude, eta 'aurten bertan gertatuak izan zitezkeen'.
Bada, ordea, istorioetako pertsonaiak batzen dituen beste lokarri bat ere: pertsonaien lanbideak eta lanbide horiek sortzen dituzten gorabeherak. 'Bulego giroko bi enpresatan lan egiten dute pertsonaia horiek. Lotura sakonago bat bada pertsonaien artean, ordea. Guztiek egin behar diote aurre bizitzaren degradazio une bati, eta degradazio horri aurre egiterako orduan azaltzen da zakurkeria'.
· liburuaren aurkezpenari buruzko kronikak: Berria, Gara, Diario Vasco.
· iturria: susa-literatura.com
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [467 kB].
· liburua erosi.
Friday, January 22, 2010
'Kultura libreko piratak'
Egile eskubideei, kulturari eta pirateoari buruzko iritzi artikulu interesgarria:
Kultura libreko piratak.
Egilea: Gotzon Barandiaran. Hedabidea: ARGIA astekaria.
Kultura libreko piratak.
Egilea: Gotzon Barandiaran. Hedabidea: ARGIA astekaria.
Sonia Gonzalez · Ugerra eta kedarra [2003]
· testua: txalaparta.com
"Ugerrak jaten duen zerraldo erraldoia da Bilbo.
Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik, etxea batzea ezinezkoa speed lerro pare bat gabe, musikak emozio zati handia galtzen du MDMAk laguntzen ez badu, larrua jotzea ez da gauza bera kokainarik gabe, eta bizitzaren zama bera ere askoz pisutsuagoa da azukre beltz dosirik ez badago. Horregatik, Katek tabernetako giroa maiteago du etxean flipatzen geratzea baino. Etxeak ito egiten du, telebista ikusi eta erre, erre eta edan, edan eta masturbatu, eta eguna besterik gabe joaten utzi...
Beharbada berandu da zoriontsuak izateko, beharbada ahalegintzeko ere berandu da. Etsipenak hartutako begiradak besterik ez ditu ikusten batzuetan inguruan".
· Liburu honen inguruko elkarrizketa egilearekin, Argia astekarian [2003-11-02].
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [472 kB].
· liburua erosi.
Thursday, January 21, 2010
Virginia Woolf · Farorantz [1993]
· testua: armiarma.com/emailuok
"Farora joateko irrikaz dago James mutikoa, zilarrezko dorre gandutu baten antzeko hartara, mendiak adinako olatuak ikustera. Baina aitak esango dio, bihar euria egingo duela eta ezingo dutela joan. Amaren arrapostua: agian haizea aldatuko da eta eguraldi ona egingo du. Aitak amari orduan: 'Zoaz pikutara'.
Horrela hasten da Virginia Stephen-Woolf idazle ingelesaren bosgarren eleberria: Farorantz (1927). Virginiak umetan Kornuallesen igarotzen zituen oporrak, Godrevy faroari begira zegoen Talland etxaldean, Farorantz eleberrikoa ordea Eskoziako Skye irlakoa da.
Anton Garikanok 1993an itzulitako nobela hau da euskaraz daukagun Virginia Woolfen bakarra".
· itzulpena: Anton Garikano.
· iturria: armiarma.com/unibertsala/woolf
· Virginia Woolf, irakurketa gida.
· liburua erosi.
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [825 kB].
Labels:
1993,
Anton Garikano,
eleberria,
Eskozia,
euskarari ekarriak,
Ibaizabal,
Virginia Woolf
Wednesday, January 20, 2010
Bernardo Atxaga · Siete casas en Francia [2009]
· testua: eu.wikipedia.org
"Bernardo Atxaga, benetako izenez Jose Irazu Garmendia, (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
Obabakoak da haren libururik ezagunena, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 1989an; hala bada, horrelakorik lortzen zuen lehenengo euskal idazlea bilakatu zen.
2007. urtetik euskaltzain osoa da. Euskaltzaindiaren babesarekin argitaratutako Erlea literatura-aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria da".
Hemendik jaitsi daitezke Atxagaren honako liburuak, gazteleraz:
· Cuentos [doc].
· Obabakoak [doc].
· Memorias de una vaca [doc].
· Siete casas en Francia [doc].
· Bernardo Atxagaren webgune ofiziala: atxaga.org
· Liburuari buruzkoak, Alfaguara argitaletxearen webgunean.
Labels:
2009,
Bernardo Atxaga,
eleberria,
erdarei zabalduak,
gaztelera
Tuesday, January 19, 2010
Patricia Highsmith · Poliki, poliki haizetan [1988]
· testua: gaztezulo.com
"Patricia Highsmith Texasen jaio zen 1921ean eta New Yorken bizi izan zen sei urte zituenetik. Hogeita zortzi urterekin argitaratu zuen bere lehen nobela, Strangers on a train, Hitchcockek arrakasta handiz zinera eraman zuena. Geroztik, hainbat zuzendarik jarraitu dute Hitchcocken bidea: Win Wenders, René Clement... Mighella izan da azkena, The talented Mr. Ripley Gwyneth Paltrow eta Matt Damon protagonista dituen filmaren bidez. Delako Ripley horixe da Highsmithen pertsonaiarik ospetsuena, bere lau nobeletako protagonista. Tom Ripley psikopata erakargarria eta hiltzaile berezia da: estereotipoetatik ihesi, norbere burua ikusten du harengan irakurleak.
Bat baino gehiago dira euskaraz irakur daitezkeen Patricia Highsmithen liburuak: Poliki, poliki haizetan izeneko ipuin bilduma desasosegagarria eta Tom Ripley protagonista duten bi eleberri behintzat bai: Ripleyren jokoa eta Ripley trebea.
Suitzan hil zen Patricia Highsmith 1995ean, berak hainbeste estimatzen zituen katu eta marraskiloz inguratuta. Bizitza lasaia izan zuen orohar berak, eta errutina aspergarria dutenak guztiori konpentsatzeko intrigarik korapilotsuen eta beldurgarrienak asmatzeko gauza direla frogatzen duen adibide horietako bat da bera".
· euskaratzailea: Koro Navarro.
· iturria: armiarma.com/emailuak/elkar/highsmith.htm
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [328 kB].
Labels:
1988,
AEB,
Elkar,
euskarari ekarriak,
Koro Navarro,
Patricia Highsmith
Monday, January 18, 2010
Jasone Osoro · Bi marra arrosa [2009]
· testua: txalaparta.com
"Haurdun-testean bi marra arrosek haurdun zaudela konfirmatzen dizutenetik, bizitza iraultzen dizun mendi errusiarrean sartzen zara. Gehiegizko informazioak kezkatu egiten zaitu, zure barruan hazten ari den haurrak denetik eragiten dizu: poza, beldurra, dudak, ilusioa, galderak… Hormonen gorabeherek egun batean munduko emakumerik ederrena eta indartsuena sentiarazten zaituzten bezala, hurrengoan txiki-txiki ikusten duzu zure burua ispiluan. Alaba izatetik ama izatera pasatzen zara eta badirudi hori helduen mundurako sarrera dela. Ezbairik gabe, amatasuna bizitza aldatzen duen esperientzia berdingabea da.
Jasone Osorok, bere bizipenen bidez, ama guztiek bizi duten emozio-eztanda hori era hunkigarrian bildu du bere lehen haurdunaldiaren kronikatik abiatu duen kontakizun xamur honetan".
· Liburuaren gibel solasa: Lander Garro
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [364 kB].
· liburua erosi.
Labels:
2009,
haurdunaldia,
Jasone Osoro,
Lander Garro,
Txalaparta
Thursday, January 14, 2010
Burujabetza XXI. mendean · UEUko Filosofia Saila [2000]
· iturria, eta testua: buruxkak.org
"Burujabetzaren inguruko eztabaida (arlo politikoan, ekonomikoan nahiz kulturalean) lehen mailako garrantzia hartzen ari da. Azken finean, Euskal Herriaren nahikariak ez ote dira moderniatik ekarritako oskol zaharrak? Modaz pasata ote gaude euskaldunok sustraiak. Modernia, ordea, zatikatu egin da XX. men-dean, non mundu ez-moderno bati erantzuteko, diskurtso modernoa erabiltzeko arriskua dagoen. Burujabetzak identitatea eta askatasuna esaktzen ditu, baina hauek ez dira batera kontzeptu errazak, eta postmoderniak askotan moderniako ameskeriak bailiran tratatzen ditu biak".
Hitzaurrea: Ekai Txapartegi.
Testuak: Iñaki Soto, Txillardegi, Aitzpea Leizaola, Fito Rodriguez...
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [2,4 MB].
· liburua erosi.
Wednesday, January 13, 2010
Simone de Beauvoir · Besteen odola [2001]
· testua: Oier Alonso, liburuaren hitzaurretik.
"Hemen daukagun liburu hau, lehen esan dudan bezala, ez da oso ezaguna Beauvoirren nobelen artean, baina bere dohain eta ezaugarri nagusiak ditu. Askatasunaren aldeko maitasuna, giza harremanen konplexutasuna eta emakumearen egoeraren salaketa jorratzen ditu beste funtsezko gai batzuen artean. Estiloa ere oso landuta dago, kontalariaren ikuspuntua alde batetik bestera doa, lau samarra da hizkuntz erregistroa, dirudiena baino askoz ere landuagoa izan arren. Klasikoen soiltasunaz idazten du hauen zentzu tragikoa ere hartuz.
Besteen odola 1944ko abuztuan argitaratu zen, armistizioaren hurrengo egunean. Irakurlegoak berotasunez jaso zuen eta kritikaren aldetik ere arrakasta handia izan zuen. Alde batetik normala da, erresistentzia eta okupazioaren goibeherak kontatzen baititu, baina bestalde oso zaila izan behar zuen, sasoi hartan hain zuzen ere, liburu sinesgarri batez irakurleen konplizitatea lortzea. Nobelak asmo handiak ditu, eta proposatzen duen tesian sartu barik edozein artelanek eskatutako baldintzak betetzen ditu, hau da, egilearen esperientzia publikoari iristen zaio. Azken finean lan interesgarri eta atsegina da oso ondo idatzita dago eta herri oso batek bizi dituen esperientziak ganoraz kontatzen ditu".
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi.
· liburua erosi.
· iturria: armiarma.com/unibertsala/beauvoir/
· bonus track: Bigarren sexua eta Beauvoirren beste hamar liburu hemen jaitsi daitezke, gazteleraz.
Labels:
2001,
eleberria,
euskarari ekarriak,
Frantzia,
Ibaizabal,
Simone de Beauvoir
Monday, January 11, 2010
Iñigo Aranbarri · Hizlandia [2006]
· testua: armiarma.com/emailuok
Berria egunkarian 2004-2006 urteetan Iñigo Aranbarrik idatzitako artikuluen antologia da Hizlandia liburua. Egunero euskaraz idatziz informatzearen zailaz eta ederraz dihardu. Kazetarien ohiturak eta akatsak, asmazioak eta hiztripuak agerian jartzen ditu, ohar beti bereziekin. Kazetaritza arduratsuaren bindikapena da Aranbarriren artikulu bakoitza.
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi.
· liburua erosi.
· iturria: susa-literatura.com
Labels:
2006,
artikuluak,
entsegua,
Iñigo Aranbarri,
kazetaritza,
Susa
Liburuen poliziaz
Irati Jimenezen iritzi artikulu interesgarria, atzoko Berria egunkarian, besteak beste sarean liburuak edota musika doan eskuratzeko aukeraren inguruan.
"Emadazue tiro. Euskarri elektronikoa hementxe daukagunean eta jendea jo eta su dabilenean liburuak doan eskuratzen Interneten, liburu bategatik ematen didatena defenditzearren polizia etor dadila eskatzen badut, emadazue tiro".
[...]
"Gutenbergen asmakizunak liburua fraideen eta artisauen eskuetatik askatu zuen duela mende batzuk, eta gizartearen esku zikinagoetara bota. Beste iraultza batek liburua liburutik askatuko du, beharbada. Eta pantailaren begira bota. Ipuinak iraunbiziko duela, horixe baino ez dakit. Eta kulturaren izenean Guardia Zibilari deitzen diotenen lanak ez ditudala Sarean bilatuko. Ezta doan ere".
Hemen irakur daiteke osorik.
"Emadazue tiro. Euskarri elektronikoa hementxe daukagunean eta jendea jo eta su dabilenean liburuak doan eskuratzen Interneten, liburu bategatik ematen didatena defenditzearren polizia etor dadila eskatzen badut, emadazue tiro".
[...]
"Gutenbergen asmakizunak liburua fraideen eta artisauen eskuetatik askatu zuen duela mende batzuk, eta gizartearen esku zikinagoetara bota. Beste iraultza batek liburua liburutik askatuko du, beharbada. Eta pantailaren begira bota. Ipuinak iraunbiziko duela, horixe baino ez dakit. Eta kulturaren izenean Guardia Zibilari deitzen diotenen lanak ez ditudala Sarean bilatuko. Ezta doan ere".
Hemen irakur daiteke osorik.
Friday, January 8, 2010
Paulo Coelho · Alkimista [2001]
· testua: txalaparta.com
Santiago artzain gaztea da. Nekazari familia apal batean sortu zen eta, betidanik, mundua ezagutzea izan du amets. Honela, egun batean, artaldea hartu eta bideari ekiten dio. Badaki abiatu beharra dagoela noizbait itzuli ahal izateko. Egiptora bidean jarriko da amets baten ondotik, bertako piramideetan bizitza aldatuko dion zerbait aurkituko duelakoan. Afrikan barrena, ordea, bidaia ezustekoz eta gainditu beharreko trabaz beteko zaio. Hala ere, bila dabilena faraoien herrian zain duela sinetsita, aurrera eginen du beti, helburua eskuratu arte bidea egitea egin daitekeen bidaia ederrena delakoan. Utopiak, azken batean, ibiltzeko balio baitu. Eta bidean adiskideak, basamortua, oasiak, amodioa, gudak, herri ezberdinak eta alkimiaren sekretuak aurkituko ditu.
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi.
· liburua erosi.
Labels:
2001,
eleberria,
euskarari ekarriak,
Paulo Coelho,
Txalaparta
Thursday, January 7, 2010
Iñaki Friera · Zureak egin du [2009]
· testua: armiarma.com/emailuok
Iñaki Frieraren Zureak egin du nobelak premiazko amarru baten istorioa kontatzen du, thriller gisako matazan endredatu den kazetari baten ikerketak aletuz. Zenbat eta sakonago arakatu, orduan eta bihurriago korapiloak, askatu ordez trinkotu egingo balira bezala. Kazetariari gutun anonimoa heldu zaio erredakziora, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko erreportajea idazteko enkargua hartu eta segituan; eta gutun anonimoan bideo-irudi hauek: gizonezko batek kotxe baten atea zabaldu, barruko andrea bortizki atera, ileetatik tiratuz lurrera bota du eta ostikoka hasi zaio. Isilgordeko mezu honen argudioak zein diren argitzeko gutizia piztu zaio kazetariari. Irentsi du amua!
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi.
· liburua erosi.
Tuesday, January 5, 2010
Albert Camus · Arrotza [1970]
· testua: armiarma.com/emailuok/?p=1678
Nazien aurkako erresistentzian Combat egunkariko zuzendaria izan zen Albert Camus. Lehen liburuak Aljerian argitaratu zituen arren, 1942an Parisen plazaratutako Arrotza nobelarekin egin zen ezaguna, Izurria eleberriarekin izan zuen ospea 1947an eta Nobel saria hartu zuen 1957an. Gaurko egunez, 1960ko urtarrilaren 4an hil zen Camus kotxe istripu batean, editore eta lagun zuen Michel Gallimardekin zihoala. Idazlearen gorazarre, bi nobela handi horiek eman ditugu sarean: Arrotza, Txato Agirrek itzuli eta 1970ean Herri Gogoak argitaratua, eta Izurria, Imanol Tapiak itzuli eta 1993an Literatura Unibertsala bilduman agertua. Bestalde, Sisyforen Mitoa saiakera ere interneten duzu, Xabier Kintanak 1992an euskaratua (Pentsamenduaren Klasikoak bilduman).
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [288 kB].
Labels:
1970,
Albert Camus,
Aljeria,
eleberria,
euskarari ekarriak,
Herri Gogoa
Monday, January 4, 2010
Asel Luzarraga · Abaraska [2009]
· testua: txalaparta argitaletxea
Liburu hau giza abaraska moduko bat da. Bertako pertsonaiak euren bizitzari zentzua emango dien zerbaiten bila dabiltza munduan zehar. Bakoitza leku edo eta obsesio batetik abiatu arren, inguruko protagonistekin elkarlotuko du bere istorioa, bizitzan aurrera joan ahala elkarren kide, arerio, maitale edo jazarle bilakatuz.
Azken finean, abaraska honen gela bakoitzaren pareta argizari geruza mehe bat baino ez da.
Ordurako tona bat pisatzen zuen koaderno horretan gordetzen nituen apunteetatik harago ez nuen ezer idatzita. Fitxategi hartan zegoen nire etorkizun guztia. Urteetan bildutako pertsonaiak eta egoerak, haien artean batzuk aukeratu eta bizia emateko zain.
· Liburua PDF formatuan jaitsi.
· Liburua erosi.
ASEL ASKATU!!!
· informazio zuzena eta eguneratua: www.aselaskatu.org
Subscribe to:
Posts (Atom)