Friday, January 8, 2010

Paulo Coelho · Alkimista [2001]


· testua: txalaparta.com

Santiago artzain gaztea da. Nekazari familia apal batean sortu zen eta, betidanik, mundua ezagutzea izan du amets. Honela, egun batean, artaldea hartu eta bideari ekiten dio. Badaki abiatu beharra dagoela noizbait itzuli ahal izateko. Egiptora bidean jarriko da amets baten ondotik, bertako piramideetan bizitza aldatuko dion zerbait aurkituko duelakoan. Afrikan barrena, ordea, bidaia ezustekoz eta gainditu beharreko trabaz beteko zaio. Hala ere, bila dabilena faraoien herrian zain duela sinetsita, aurrera eginen du beti, helburua eskuratu arte bidea egitea egin daitekeen bidaia ederrena delakoan. Utopiak, azken batean, ibiltzeko balio baitu. Eta bidean adiskideak, basamortua, oasiak, amodioa, gudak, herri ezberdinak eta alkimiaren sekretuak aurkituko ditu.

· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi.
· liburua erosi.

No comments:

Post a Comment