Wednesday, January 27, 2010

Harkaitz Zubiri · Zakur kale [2007]


· testua: Gorka Erostarbe, Berria.

Euskal letren plazan Harkaitz Zubirik egin duen lehen agerraldia da Zakur kale. Hamar narrazio labur dira. Elkarren artean autonomoak diren hamar ipuin. 'Bakoitza bere aldetik irakur liteke problemarik gabe. Baina badute batasun bat ere»' Zubiriren beraren hitzetan. 'Orain eta hemen' kokaturiko ipuinak kontatu nahi zituen Zubirik. Alegia, istorio gehienak Donostian edo inguruetan kokaturik daude, eta 'aurten bertan gertatuak izan zitezkeen'.

Bada, ordea, istorioetako pertsonaiak batzen dituen beste lokarri bat ere: pertsonaien lanbideak eta lanbide horiek sortzen dituzten gorabeherak. 'Bulego giroko bi enpresatan lan egiten dute pertsonaia horiek. Lotura sakonago bat bada pertsonaien artean, ordea. Guztiek egin behar diote aurre bizitzaren degradazio une bati, eta degradazio horri aurre egiterako orduan azaltzen da zakurkeria'.

· liburuaren aurkezpenari buruzko kronikak: Berria, Gara, Diario Vasco.
· iturria: susa-literatura.com

· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [467 kB].
· liburua erosi.

No comments:

Post a Comment