Tuesday, January 5, 2010
Albert Camus · Arrotza [1970]
· testua: armiarma.com/emailuok/?p=1678
Nazien aurkako erresistentzian Combat egunkariko zuzendaria izan zen Albert Camus. Lehen liburuak Aljerian argitaratu zituen arren, 1942an Parisen plazaratutako Arrotza nobelarekin egin zen ezaguna, Izurria eleberriarekin izan zuen ospea 1947an eta Nobel saria hartu zuen 1957an. Gaurko egunez, 1960ko urtarrilaren 4an hil zen Camus kotxe istripu batean, editore eta lagun zuen Michel Gallimardekin zihoala. Idazlearen gorazarre, bi nobela handi horiek eman ditugu sarean: Arrotza, Txato Agirrek itzuli eta 1970ean Herri Gogoak argitaratua, eta Izurria, Imanol Tapiak itzuli eta 1993an Literatura Unibertsala bilduman agertua. Bestalde, Sisyforen Mitoa saiakera ere interneten duzu, Xabier Kintanak 1992an euskaratua (Pentsamenduaren Klasikoak bilduman).
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [288 kB].
Labels:
1970,
Albert Camus,
Aljeria,
eleberria,
euskarari ekarriak,
Herri Gogoa
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment