Monday, January 4, 2010

Asel Luzarraga · Abaraska [2009]


· testua: txalaparta argitaletxea

Liburu hau giza abaraska moduko bat da. Bertako pertsonaiak euren bizitzari zentzua emango dien zerbaiten bila dabiltza munduan zehar. Bakoitza leku edo eta obsesio batetik abiatu arren, inguruko protagonistekin elkarlotuko du bere istorioa, bizitzan aurrera joan ahala elkarren kide, arerio, maitale edo jazarle bilakatuz.

Azken finean, abaraska honen gela bakoitzaren pareta argizari geruza mehe bat baino ez da.
Ordurako tona bat pisatzen zuen koaderno horretan gordetzen nituen apunteetatik harago ez nuen ezer idatzita. Fitxategi hartan zegoen nire etorkizun guztia. Urteetan bildutako pertsonaiak eta egoerak, haien artean batzuk aukeratu eta bizia emateko zain.

· Liburua PDF formatuan jaitsi.
· Liburua erosi.

ASEL ASKATU!!!
· informazio zuzena eta eguneratua: www.aselaskatu.org

No comments:

Post a Comment