Irati Jimenezen iritzi artikulu interesgarria, atzoko Berria egunkarian, besteak beste sarean liburuak edota musika doan eskuratzeko aukeraren inguruan.
"Emadazue tiro. Euskarri elektronikoa hementxe daukagunean eta jendea jo eta su dabilenean liburuak doan eskuratzen Interneten, liburu bategatik ematen didatena defenditzearren polizia etor dadila eskatzen badut, emadazue tiro".
[...]
"Gutenbergen asmakizunak liburua fraideen eta artisauen eskuetatik askatu zuen duela mende batzuk, eta gizartearen esku zikinagoetara bota. Beste iraultza batek liburua liburutik askatuko du, beharbada. Eta pantailaren begira bota. Ipuinak iraunbiziko duela, horixe baino ez dakit. Eta kulturaren izenean Guardia Zibilari deitzen diotenen lanak ez ditudala Sarean bilatuko. Ezta doan ere".
Hemen irakur daiteke osorik.
Monday, January 11, 2010
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment