Friday, January 29, 2010

J.D. Salinger · The Catcher in The Rye [1951]


· testua: eu.wikipedia.org

Zekale artean harrapaka (jatorrizko ingelerazko izenburuan The Catcher in the Rye) J.D. Salinger idazlearen eleberria da. 1951an Estatu Batuetan argitaratzeko garaian nerabeen kezka eta sexualitateari buruz modu zuzenean hitzegiteko era zuela eta, esames eta eztabaida ugari piztu zuen. Aditu askok XX. mendeko liburu esanguratsuenetakotzat jotzen dute.

Holden Caulfield pertsonaia nagusia nerabeen erresuminaren ikur bilakatu da. Lehen pertsonan idatzia, "Zekale artean harrapaka" idazlanak Holden gaztea Pencey Prepk bigarren mailako ikastetxetik kaleratu osteko New York hiriko bere bizipenak deskribatzen ditu.

Liburuaren izenburuak liburu berean agertzen den olerki baten aipamena da, "umeak amildegitik behera amiltzea" ekiditen duen "zekale artean harrapaka dabilen zaindari" bati buruz mintzo delarik.


· Herenegun hil zen J.D. Salinger, 91 urterekin. Juan Luis Zabalak sinatutako albistea, gaurko BERRIA egunkarian.
· Joxemari Iturralde: Ezkutatu da Salinger [BERRIA, 2010-01-29].

· liburua ingelesez PDF formatuan hemen edo hemen jaitsi [1,7 Mb].
· euskarazko liburua erosi: Zekale artean harrapaka.

No comments:

Post a Comment