Friday, January 22, 2010
Sonia Gonzalez · Ugerra eta kedarra [2003]
· testua: txalaparta.com
"Ugerrak jaten duen zerraldo erraldoia da Bilbo.
Telebista jasanezina da alkohol eta marihuana barik, etxea batzea ezinezkoa speed lerro pare bat gabe, musikak emozio zati handia galtzen du MDMAk laguntzen ez badu, larrua jotzea ez da gauza bera kokainarik gabe, eta bizitzaren zama bera ere askoz pisutsuagoa da azukre beltz dosirik ez badago. Horregatik, Katek tabernetako giroa maiteago du etxean flipatzen geratzea baino. Etxeak ito egiten du, telebista ikusi eta erre, erre eta edan, edan eta masturbatu, eta eguna besterik gabe joaten utzi...
Beharbada berandu da zoriontsuak izateko, beharbada ahalegintzeko ere berandu da. Etsipenak hartutako begiradak besterik ez ditu ikusten batzuetan inguruan".
· Liburu honen inguruko elkarrizketa egilearekin, Argia astekarian [2003-11-02].
· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [472 kB].
· liburua erosi.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment