Tuesday, January 19, 2010

Patricia Highsmith · Poliki, poliki haizetan [1988]


· testua: gaztezulo.com

"Patricia Highsmith Texasen jaio zen 1921ean eta New Yorken bizi izan zen sei urte zituenetik. Hogeita zortzi urterekin argitaratu zuen bere lehen nobela, Strangers on a train, Hitchcockek arrakasta handiz zinera eraman zuena. Geroztik, hainbat zuzendarik jarraitu dute Hitchcocken bidea: Win Wenders, René Clement... Mighella izan da azkena, The talented Mr. Ripley Gwyneth Paltrow eta Matt Damon protagonista dituen filmaren bidez. Delako Ripley horixe da Highsmithen pertsonaiarik ospetsuena, bere lau nobeletako protagonista. Tom Ripley psikopata erakargarria eta hiltzaile berezia da: estereotipoetatik ihesi, norbere burua ikusten du harengan irakurleak.

Bat baino gehiago dira euskaraz irakur daitezkeen Patricia Highsmithen liburuak: Poliki, poliki haizetan izeneko ipuin bilduma desasosegagarria eta Tom Ripley protagonista duten bi eleberri behintzat bai: Ripleyren jokoa eta Ripley trebea.

Suitzan hil zen Patricia Highsmith 1995ean, berak hainbeste estimatzen zituen katu eta marraskiloz inguratuta. Bizitza lasaia izan zuen orohar berak, eta errutina aspergarria dutenak guztiori konpentsatzeko intrigarik korapilotsuen eta beldurgarrienak asmatzeko gauza direla frogatzen duen adibide horietako bat da bera".

· euskaratzailea: Koro Navarro.
· iturria: armiarma.com/emailuak/elkar/highsmith.htm

· liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [328 kB].

No comments:

Post a Comment