· testua: Oier Alonso, liburuaren hitzaurretik.
"Hemen daukagun liburu hau, lehen esan dudan bezala, ez da oso ezaguna Beauvoirren nobelen artean, baina bere dohain eta ezaugarri nagusiak ditu. Askatasunaren aldeko maitasuna, giza harremanen konplexutasuna eta emakumearen egoeraren salaketa jorratzen ditu beste funtsezko gai batzuen artean. Estiloa ere oso landuta dago, kontalariaren ikuspuntua alde batetik bestera doa, lau samarra da hizkuntz erregistroa, dirudiena baino askoz ere landuagoa izan arren. Klasikoen soiltasunaz idazten du hauen zentzu tragikoa ere hartuz.
Besteen odola 1944ko abuztuan argitaratu zen, armistizioaren hurrengo egunean. Irakurlegoak berotasunez jaso zuen eta kritikaren aldetik ere arrakasta handia izan zuen. Alde batetik normala da, erresistentzia eta okupazioaren goibeherak kontatzen baititu, baina bestalde oso zaila izan behar zuen, sasoi hartan hain zuzen ere, liburu sinesgarri batez irakurleen konplizitatea lortzea. Nobelak asmo handiak ditu, eta proposatzen duen tesian sartu barik edozein artelanek eskatutako baldintzak betetzen ditu, hau da, egilearen esperientzia publikoari iristen zaio. Azken finean lan interesgarri eta atsegina da oso ondo idatzita dago eta herri oso batek bizi dituen esperientziak ganoraz kontatzen ditu".
· liburua PDF eta ePub formatuetan
jaitsi.
· liburua
erosi.
· iturria:
armiarma.com/unibertsala/beauvoir/· bonus track:
Bigarren sexua eta Beauvoirren beste hamar liburu
hemen jaitsi daitezke, gazteleraz.